Antolatzaile
Antolatzaile: IWAren Ur-galerako espezialisten taldea (WLSG)
Uraren Nazioarteko Elkarteko (IWA) espezialista-talde aktiboenetako bat da. Bere xedea hau da:
Ur-galeren kudeaketan nazioarteko jardunbide eraginkor eta jasangarrien garapenean lidergoa izatea.
Hauek dira helburu nagusiak:
- Ur-galerak kudeatzeko jardunbide egoki berriak ikertzea
- Dauden dokumentuak, eskuliburuak eta prozesuak eguneratzea eta horiek doan banatzea
- Mundu osoko teknologia berriak sustatzea
- Eskualdeko hitzaldiak, ekitaldiak eta sentsibilizazio-programak antolatzea, sustatzea eta babestea
- Ur-galerak murrizteko eta kudeatzeko talentu berri eta gazteei elkartean harrera eman eta horien tutoretza egitea
- Genero-aniztasuna eta -oreka sustatzea WLSGk egindako jarduera guztietan
- Mundu osoko ur-elkarteekin harremanak eta ezagutza-trukea sortzea
- Harremanak ezartzea finantzaketa-erakundeekin eta garapen-bankuekin, hala nola Munduko Bankuarekin, ur-galerak murrizteko jardunbide onenak sustatzen eta horietan inbertitzen laguntzeko
WLSGren buru Stuart Hamilton da (Erresuma Batua), eta elkartearen Kudeaketa Batzordeak 17 herrialdetako 20 kide ditu. IWAren WLSGko 1.500 kideri baino gehiagori orientabideak ematen dizkie, eta, aldizka, 3.500 profesional aktibo baino gehiagori ere bai, kontinente guztietan ur-galerak murrizten eta kudeatzen lan egiten dutenak.