Leku turistiko garrantzitsuenak
Donostia bakarra dago:
ederra, aparta, erromantikoa…
Parekorik ez duen hiria da, bizitza-kalitatea eta erosotasuna nagusi direna, hondartzaz eta mendiz inguratutakoa. Bertako hondartza nagusia, Kontxa, urtero-urtero nabarmentzen dute bidaia-sailkapen nagusietan (Tripadvisor edo Lonely Planet, adibidez) Europako 5 hondartza onenen artean.
Zer ikusi Donostian
Hiriko 10 toki ikusgarrienak. Hona Donostian galdu behar ez diren tokien zerrenda: Top 10
Hona Donostian egun batean, bitan edo hirutan bisitatu eta egin beharrekoen zerrenda. Zure egonaldia ahalik eta hoberena izan dadin, hona hainbat aholku:
- Donostia egun batean: Parte Zaharreko harri bitxi ezkutuak
- Bigarren eguna Donostian: Kostaldea
- Hirugarren eguna Donostian: Arkitektura
Leku berriak esperientzia berrien bitartez ezagutzea gustatzen bazaizu, hona hornitzaile jasangarriekin egin ditzakezun bertako hainbat jarduera.
Eta egun gehiago badituzu, hemen dituzu hainbat ideia hiritik gertu dauden hainbat toki ezagutzeko.
Gastronomia, gure nortasun-ezaugarria
Donostia da munduko hiriburu gastronomikoetako bat eta gastronomia paregabea eskaintzen du, euskal tradizioa, bertako produktua eta berrikuntza bateratuta.
Metro koadroko Michelin izarren kontzentrazio handiena duen bigarren hiria da eta bertako sukaldaritzaren kalitatea, “pintxoen” barra ugariak, sagardotegi tradizionalak eta elkarte gastronomikoak direlako da nazioartean ezaguna.
Euskera, Europako hizkuntza zaharrena da gurea
Donostia euskal kulturaren isla da; gaur egungo gizartean bizi-bizirik jarraitzen duten tradizioei eusten dien mila urte baino gehiagoko kulturarena. Herri-kirolak (estropadak, euskal pilota, harri-jasotzaileak eta abar), bertsolariak, euskal dantzak eta abar.
Bertako hizkuntza, euskara, da Europako hizkuntzarik zaharrena eta haren jatorria oraindik ezezaguna da.