Hiri anfitrioia eta antolaketa
Donostia hiri ertain kosmopolita da (186.700 biztanle). Aipagarriak dira bertako gastronomia, saria lortu duten hiri-hondartzak eta eraikinak, Pariskoetan inspiratuta eraikitakoak. Den-dena eduki nahi duten bisitari zorrotzei harrera egiteko prest dago hiria: kalitatezko zerbitzuak, espazio bereziak, esperientzia paregabeak eta aisialdi-kultura eskaintza zabala.
Nola heldu
Hegazkinez
Donostiak 3 aireportu ditu 100 bat kilometroko itzulinguruan, eta horietako 2 nazioartekoak dira.
Donostiak aireportu bat du hirigunetik 20 kilometrotara, Espainiako hiri nagusiekin -Madrilekin eta Bartzelonarekin- lotzen duena.
105 kilometrora, Bilboko aireportua dago, Europa osoarekiko lotura duena. Eta 47 kilometrora Biarritzekoa; han, Frantziako eta nazioarteko konpainiek jarduten dute, baita low-cost konpainiek ere.
Trenez edo autoz
Donostia - Convention Bureau: Kokapena eta nola iritsi
Nola mugitu
Oinez
Donostia jendea aintzat hartuta egituratutako hiria da. Beraz, erraz mugitu ahal izango zara bertan eta, gainera, hainbat garraiobide dituzu hiriko toki batetik bestera joateko.
Taxiak
Donostiak taxi-flota zabal eta modernoa du, eguneko 24 orduetan jardunean dagoena. Tarifak ofizialak dira eta taximetro bidez neurtzen dira. Donostian, beste hiri batzuetan ez bezala, taxiak ez dira kalean gelditzen.
Garraio publikoa
Donostiak hiri-autobusen flota egokia du Dbus konpainiak kudeatzen duena. Autobus horietan azkar eta merke joango zara hiriko mutur batetik beste batera.
Ordutegiak
Ordutegia aldatu egiten da lineen arabera. Gehienak 07:30ean hasten dira, eta 22:30ean amaitzen dute zerbitzua. Geltokietan, linea bakoitzaren ordutegia eta maiztasuna daude jarrita.
Dbusek "Gautxoriak" izeneko gaueko autobusen zerbitzua ere badu. Gaueko autobusen linea gehienek 00:00etatik 04:00ak aldera arte jarduten dute. Gautxori lineak ostiral, larunbat eta jai-bezperetan aritzen dira soilik. Gautxori guztiak Donostiako Boulevardetik irteten dira.
Tourist Card
- TouristCard hiriko giltza orokorra da.
- TouristCardek Donostia eta Gipuzkoa bisitatzearen edo benetan ezagutzearen arteko desberdintasuna markatzen du.
- TouristCardek garraio publikoa erabiltzeko balioko dizulako eta museo, jatetxe eta dendetan aparteko deskontuak lortzeko aukera emango dizu.
Informazio praktikoa
Moneta
Euroa, Europar Batasun osoan komuna den dibisa.
Ordu-zona
GMT + 1 (Paris).
Sare elektrikoa
Donostian, ohiko tentsioa 230 V-koa da. Maiztasuna, berriz, 50 Hz-koa. Larakoak eta entxufeak F motakoak dira.
Osasun-laguntza
Hospital Donostia eta Policlínica Gipuzkoa - Grupo Quirón Salud.
Ura
Txorrotako ura edatekoa da, oso kalitate onekoa.
Telefonoa, mugikorraren erabilera
Ez da roaming-ari lotutako kargurik Europar Batasunean. Estatu-kide bateko SIM txartela dutenek inolako gehigarririk ordaindu gabe erabil dezakete telefonoa beste estatu-kide batera deiak egiteko eta SMS mezuak bidaltzeko. Horiez gain, Internet mugikorreko konexioa ere izango dute.
Wifi
Irekia bileretarako espazio eta leku gehienetan. Kanpoan, erabilgarri dago lorategi, pasealeku, parke, azoka, plaza, autobus-geltoki eta abarretan.
Udal-zerbitzuko doako WiFia duten lekuen mapa
Bankuak eta eskudirua
180 banku-bulego baino gehiago zabalik astelehenetik ostiralera, goizez.
Kutxazain automatikoen sare zabalak 24 ordutan erabilgarri, edozein unetan eskudirua izateko.
Diru-trukea
Diruz aldatzeko Navinet (Narrika, 12). Astelehenetik igandera 10:00tatik 22:00tra irekia (dolar amerikarren eta libera esterlinak aldatzen dira bakarrik).
Taxiak
Taxiek ematen dute bankuko txartelarekin ordaintzeko aukera, baina aurrez galdetzea komeni da ea zerbitzu hori eskaintzen ote duten.
Turismo-zerga
Ez dago turismo-zergarik.
Ordutegiak
Astelehenetik larunbatera irekitzen dituzte dendak. Ohiko ordutegia 10:00etatik 14:00etara izaten da goizez eta 16:30etik 20:00etara arratsalde.
Merkataritza-zentroak eguerdian ez dituzte ixten eta 10:00etatik 22:00etara egoten dira zabalik
Bazkarietarako eta afarietarako ordutegia Europako gainerako lekuetan baino beranduago izaten da. Jatetxeek 13:30etik 15:30 artean zerbitzatu ohi dute bazkaria eguerdian eta 20:00etatik 23:00etara gauetan. Ez dago propina uzteko betebeharrik. Zerbitzua ona izan dela uste izanez gero, borondatezkoa da ehuneko bat uztea.
Pintxo-tabernak egun osoan egoten dira zabalik, baina pintxoak 11:00etatik gauera arte (23:00ak arte) eskaintzen dituzte.
Gaueko aisialdia: tabernak (gintoneria, whiskyaren museoa, gastropub, chill out...), astegunetan 00:00ak inguruan ixten dituzte eta asteburuetan, goizaldeko 02:00etan.
Donostiako terrazak: behe denboraldian 22:30 arte igandetik ostegunera eta ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperetan, berriz, 24:00ak arte.
Bankuak goizez irekitzen dituzte, 08:30etik 13:30era.